Jarduerari hasiera emateko Donostiako Alde Zaharrean dagoen Bretxako azokara joango gara; han, barazkiak, fruta, arrainak, gazta, perretxikoak eta bestelakoak saltzen dituzten postu nagusietatik ibiliko gara, chefaren eskutik tokiko eta sasoiko produkturik onenak ezagutzeko.
Ondoren, Ni Neu jatetxera joango gara gastronomia tailerrari ekiteko. Guztira lau pintxo egingo ditugu chefaren eta haren taldearen laguntzarekin. Bertaratuek pintxo bakoitza prestatu eta dastatuko dute. Horretarako, errezeta liburu bat eta aurreko mantal bat jasoko dituzte.
Ikastaroaren ostean, bazkari bat eskainiko zaie jatetxean: plater nagusi bat eta postrea (jatetxearekin aurrez adostuta). Edaria barnean egongo da, bai tailerrean, bai bazkarian.
Datu orokorrak
- Bretxako azokarako bisita.
Pintxo tailerra Ni neu – Kursaal jatetxean.
Bazkaria Ni neu – Kursaal jatetxean.
Joan-etorria, ostatua, gidaria, ondorengo edariak.
10 lagun
3 ordu 45 minutu
Astelehenetik larunbatera: 11:30h
Informazio gehiago: http://restaurantenineu.com/eu/ekitaldiak/
Ingelesa, Gaztelania, Euskara