Ezagutu Baigorri Upategiak, grabitatearen upategiak, eta gozatu 2 ardoren eta gure chefak eginiko bi pintxoren dastatzearekin azalpen eta guzti.
Ezagutu Baigorri Upategiak, upategi moderno eta berritzaileak. Upategiaren arkitektura ardoaren zerbitzura dago, eta Iñaki Aspiazu arkitektoak diseinatu eta eraiki du.
Kristalezko begiratoki ikusgarriak ongietorria egingo dizu eta paisaiaz, inguruan duen mahasti itsasoaz eta Toloño Mendilerroaz gozatzeko aukera emango dizu, gure upategiaren zazpi solairuetan murgildu baino lehen. Leku zabala eta argia da, eta bertako garbiketak eta txukuntasunak harritu egiten dute bisitaria. Leku horretan, maldei esker, edozein puntutatik eta modu didaktikoan ikus daiteke nola garatzen den ardoa egiteko prozesua, baita mahats biltze garaian ere.
Bisita egin ondoren, gure ardoetako biren dastatzeaz gozatuko duzu azalpenekin, eta horiekin batera, gure chefak eginiko 2 pintxo dastatuko dituzu.
Datu orokorrak
- Bisita gidatua upategira
- 2 ardoren eta 2 pintxoren dastatzea azalpenekin
Ez du barne hartzen esperientziaren abiapunturako garraioa
1 lagun
1.25 o
Asteartetik larunbatera: 11:00 ata 13:00
Informazio gehiago: http://www.bodegasbaigorri.com/
Ingelesa, Frantsesa, Alemana, Gaztelania, Euskara