Ikasi non egiten den munduko Idiazabal gaztarik garestiena.
Segurako Erdi Aroko herritik 5 minutura Ondarre baserria aurkituko dugu; han Idiazabal JDko gaztak egiten dira duela 200 urte baino gehiago. Hamaika sari garrantzitsu irabazi dituzte. Haien azken gazta irabazlea 13.050 €-ren truke jarri zen enkantean, hori huskeria!… seguruenik, munduko gaztarik garestiena izango da.
Goiburutarren familiak pozik hartuko zaitu zelai berdez inguratutako beren etxeko atari ederrean, atzean Aizkorriko mendilerroa dagoela, eta atsegin handiz erakutsiko dizu egunero egiten duten lana eta haren ondorioa: gazta.
Historia honetako protagonista handiak ere ezagutuko dituzu, ardi latxak, baita jasotzen dituzten zainketa guztiak ere, beti tradizioari jarraikiz. Gaztandegia eta baserria ezagutu ostean zuk zeuk gazta bat egiteko aukera izango duzu.
Bisitaldiari amaiera emateko, bi gazta mota dastatuko ditugu: gazta krema bat eta zeuk aurrez eginiko gazta. Guztia etxean eginiko sagar gozokiarekin, urarekin, sagardoarekin eta baserriko ogiarekin lagunduta.
Datu orokorrak
- Artisau gaztandegira bisitaldia
- Egin zure gazta
- Bisitatu abeletxea, larreak eta museoa
- Gazta dastatzea
Ez du barne hartzen esperientziaren abiapunturako garraioa
4 lagun
Astelehenetik larunbatera 11:00-etan
Ekainaren 15-tik irailaren 15-era: astearte eta larunbatetan 11:00-etan
Informazio gehiago:
https://goierriturismo.com/alojamientos/agroturismo-ondarre
Ingelesa, Frantsesa, Gaztelania, Euskara