Parte hartu xaboi naturalak egiteko tailer batean. Ezagutu baserriaren xarma eta gozatu baserriko produktuekin eginiko hamaiketako batez.
Esperientzia Ezkioko Igartubeiti baserrian hasiko dugu, xaboi naturalak, aromak eta ukenduak egiteko tailer batekin. Probatu zuren zentzumenak eta izan alkimista egun batez. Xaboiak lehortzen diren bitartean, baserria bisitatuko dugu.
Espazio kultural bat da, euskaldunen kultur herentziaren ondare paregabea, benetakoa eta ordezkagarria. Halaber, lorategi aromatikoa bisitatuko dugu; horri esker, landareek gure osasunerako dituzten ezaugarriak eta aplikazioak ikasiko ditugu.
Amaitzeko, Idiazabal gazta dastatuko dugu, baita ogia, sagardoa eta sagar zukua ere, tokiko ekoizleek eginak, Igartubeiti baserriko zentzumenen eremuan.
Datu orokorrak
- Xaboi naturalak eta aromadunak egiteko tailerra
- Bisita baserrira eta lorategi aromatikora
- Gazta, ogia, sagardoa eta sagar zukua dastatzea
Ez du barne hartzen joan-etorria ez eta ostatua ere.
4 lagun
3 ordu
Asteartetik igandera: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Informazio gehiago:
https://www.igartubeitibaserria.eus/es
Ingelesa, Frantsesa, Gaztelania, Euskara