Bisita Mirandaolako burdinolara, Chillida Lantokira (Eduardo Chillidak burdina landu zuen tokia) eta euskal baserrien katedralera. Joan-etorriak autobusez egingo ditugu eta gidari baten laguntza izango dugu.
Donostian jarriko dugu hitzordua, eta handik Euskal Burdinaren Museora joango gara, autobusez. Bertan, Euskal Herrian burdinak izan duen garrantzia ulertzeko giltzarriak ezagutuko ditugu.
Mirandaolako burdinolan sartzearekin batera, denboran atzera egingo dugu. Han, XVI. mendean bezalaxe jantzita doazen olagizonek egindako ikuskizun bereziaz gozatuko dugu, gori-gori dagoen burdinarekin egindako erakustaldi zirraragarri bati esker.
Burdin Aroko bidaia amatzeko, Chillida Lantokira joango gara; alegia, Eduardo Chillida eskultoreak burdina lantzen zuen tokira. Ondoren, denbora librea izango dugu bazkaltzeko. Eta, azkenik, euskal baserrien katedrala ezagutuko dugu; hots, Igartubeiti baserria, Ezkio-Itsason dagoena. 1630ean, bere unerik gorenean, baserria handitu eta eraldatu egin zuten, haranean sortzen zihoazen bizimodu eta lan modu berrietara egokitzeko.
Datu orokorrak
- Donostia - Mirandaola joaneko bidaia
- Ongi etorria Burdin Haranean
- Bisita Euskal Burdinaren Museora
- Bisita eta erakustaldia, Mirandaolako burdinolan
- Legazpira bidaia
- Bisita Chillida Lantokian
- Denbora librea, bazkaltzeko
- Igartubeitira bidaia
- Bisita Igartubeiti baserrira
- Itzulera Donostiara
Ez ditu barne hartzen bazkariak eta zehaztu gabeko beste edozer kontzeptu.
5 lagun
5 o
Ingelesa, Frantsesa, Alemana, Gaztelania, Euskara