Ezagutu Getariako txakolina Zarauzko upategi bat bisitatuz, eta dastatu txakolina eta bertako produktu tipikoak.
Zarauzko Talaimendi mendiaren hegal eguzkitsuenean dago Talai Berri familia upategia. Txakolindegia familiarenak diren 12 hektareako mahastiz inguraturiko muino baten goialdean dago kokatuta. Berrikuntzari esker, belaunaldiz belaunaldi beren nortasunari eutsi ahal izan diote, aldi berean arbasoen lanketa prozesuak hobetuta. Hala, aitzindariak izan dira ardoa egiteko sistema aurreratuenak ezartzen. Herentziaren eta modernotasunaren arteko uztartze hori primeran islatzen da egiten dituzten produktuetan. Upategiaren bisita gidatua egin eta txakolinaren elaborazio prozesuko urrats guztiak ezagutu ostean, inguruko produktu tipikoenak dastatzeko aukera izango duzu (Ibarrako piperrak, hegaluzea, Nafarroako txorizoa eta Idiazabal gazta), upategiko txakolinaz lagunduta.
Datu orokorrak
- Upategiaren bisita 1h 15m
- Txakolinaren eta inguruko produktu tipikoen dastatzea 0h 15m
Ez du barne hartzen esperientziaren abiapunturako garraioa
Ez da eskatzen minimorik.
60 pertsona maximo .
Gaztelania, Euskara
Gomendioak