Gatzaren munduan Gatz Haranaren bisita gidatu batekin abiatuko zara. Hain zuzen, eremu hau UNESCO erakundearen Munduko Ondarea izendatzeko hautagaia izan zen 2014an.
Bisitan, haranaren historia, arkitektura eta berezitasun geologikoak eta biologikoak azalduko dizkizugu; hain justu ere, horiek bihurtu dute leku hau munduan bakarra den paisaia eta nazioartean ezaguna egin dute. Putzuak hornitzen dituen kanal sare konplexutik doan gesala (ur gazia) probatzeko aukera izango duzu, eta gatz egileek erabiltzen dituzten baliabideak eta tresnak erabili ahal izango dituzu.
Gatzaren uzta eta ontziratze prozesuan parte hartuko duzu eta aire zabaleko Gatz Spa eremuan gesalaren ezaugarri terapeutikoez gozatuko duzu, oinak eta eskuak sartzeko aukera izango baituzu.
Erlaxatu ondoren, Gatz Haranean ekoizten diren gourmet gatzen hainbat barietate dastatu eta erosi ahal izango dituzu.
Datu orokorrak
- Bisita gidatua
- Gatz spa
- Esperientzia egingo den tokirako garraioa.
Ez da beharrezkoa.
2 ordu
Ingelesa, Frantsesa, Gaztelania, Euskara