Lekeitio arrantza portu bitxienetako bat eta euskal kostaldeko arrantza tradizio handiena duena da, zalantzarik gabe. Itsas-kulturak bizirik jarraitzen du, eta horren lekuko dira herriko kale eta zokoak, iraganaz eta etorkizunaz hitz egiten digutenak.
Santa Katalina itsasargira eta bertako nabigazio simulaziora bisita, gune historikotik paseo gidatua, eta portuko neskatilekin harremanetan jartzea arrainez betetako ontziak jasotzen dituzten bitartean. Ekintza horiei esker, esperientzia hau ahaztezina izango da, eta, zalantzarik gabe, norako paregabe hau, nahitaez bisitatu beharrekoa.
Amaiera bikaina emango dio esperientziari Lekeitioko kaleetako giroak, baita poteo edo txikiteoa egin izan den tabernak betetzen dituzten bizilagun eta bisitarien giroak ere. Pintxo ugari ere dasta daitezke taberna horietan.
Datu orokorrak
- Bisita audio-gidatua Lekeitioko alde zaharrera eta kaira.
Santa Katalina itsasargitik herrirako garraioa (2 km). 20 minutuko paseoa da oinez eginez gero, eta itsaslabarrak ikus daitezke ibilaldian. Esperientzia aberasten du, baina irisgarritasuna baldintzatzen du.
Bisita audio-gidatua: ez dago gutxienekorik; 8 gehienez.
3 ordu
Irekita urte osoan
Kontsultatu ordutegiak
Informazio gehiago:
turismo@lekeitio.eus
Ingelesa, Gaztelania, Euskara
Gomendioak