Gidari aditua zure eskura izateko aukerak surfaren inguruko esperientziaz ahalik eta gehien disfrutatzea ahalbidetuko dizu. Une bakoitzean olatu onenak aurkitzetik hasi eta adiskide baten eskutik herrialde txiki honetako erakargarri onenak ezagutzeraino, une bakoitzean topatu dezakezun aukera erakargarri bati ere uko egin gabe.
Telefonoa: +34 944 049 186 · +34 679 342 601
Posta elektronikoa: go@gobasquing.com
Web orria: http://www.gobasquing.com
Kalitatezko surfa norberak nahi duen moduan.
Pertsonalizatutako uneak eskaintzen dizkiegu bidaiari eta talde bereziei, aparteko olatuak surfeatuz eta gastronomiarik onena dastatuz gozatzeko.
Telefonoa: +34 946 774 265
Posta elektronikoa: troka@troka.com
Web Orria: http://www.troka.com
Troka Abenturaren lan taldeak, turismo aktibo eta abenturazko jarduerekin gozatzeko aukera luzatzen dizu, surf, bodyboard, piragua, snorkell, eskalada, rapel, tirolina, bigSUP, coasteering, orientazioa... Hauek guztiak Bilbotik gertu dagoen toki paregabean.
Herria: Donostia · San Sebastián
Telefonoa: +34 686 11 7 395
Posta elektronikoa: agus@gorilla-trip.com
Web orria: http://www.gorilla-trip.com
Gorilla Trip-ek aire zabaleko ekintzak eskaintzen ditu: surf-ibilaldiak euskal kostalean eta iparraldeko kostaldean, maila guztietako surf-eskolak, kayak-eskolak Kontxako badian, xendazaletasuna euskal mendietan barrena eta Iparraldeko Done Jakue Bidearen Gipuzkoako kostaldeko zatiak. Horrez gain, honako hauek ere eskaintzen ditu: talde eta partikularrentzako Donostiarako turismo-gidarien zerbitzuak, birak eta ibilaldiak Gipuzkoa, Euskadi, Frantzia hegoaldea eta Errioxara. Esperientzia gastronomikoak ere jorratzen ditugu, hala nola euskal sukaldaritza ikastaroak, pintxoak egiten ikasteko ikastaroak, ardo-dastatzeak eta txakolin eta Errioxako ardo upategietara bisitak.
Telefonoa: +34 656 795 601 / +34 639 137 109
Posta elektronikoa: info@btqeventos.com
Web orria: http://www.btqeventos.com
Surfa abentura gisa.
Gure enpresan surfean, paddle surfean eta bodyboardean adituak diren espezialistak ditugu, zure olatu arteko abenturaz gozatzeko behar dituzun teknika guztiak irakasteko. Denbora eta lekuari dagokionez, zure neurrira egindako ekintza diseinatuko dugu, zuk aukeratu.
Telefonoa: +34 611 196 859
Posta elektronikoa: reservas@getxoport.com
Web orria: www.getxoport.com
Ingurune pribilegiatu batean gaude eta, horregatik, jarduerak naturan egiteko aukera eskaintzen diegu bezeroei, itsasoan nahiz lurrean: urpekaritza, surfa, eskalada naturala, ibilbideak zaldiz, coasteering-a, arku-tiroa, bisitaldi gidatuak, 4x4...
Gure jarduera guztiek segurtasuneko arau guztiak betetzen dituzte, eta dagozkien aseguruak indarrean daude. Gure teknikariek goi-mailako tituluak dituzte lurreko eta itsasoko erreskatean.
Telefonoa: +34 600 521 822
Posta elektronikoa: getari@getari.com
Web Orria: http://getari.es
Getari Charter-ek, Euskal kostaldeko Surf Spot-ik onenetara itsasoz eramango zaitu, Mundakatik Landetara itsasoa zeharkatuz piko eta hondartza ezberdinak ikusten, autopilketa eta hondartzetako jendetza saihestuz, itsasoaz gozatzen eta zure iharduera gustokoena egiten era esklusibo batetan. Itsasontziak 9 surfari eta beraien ekipoa eramateko tokia du eta beraien serbitzura jartzen ditu beren 540 ZP-ko motorra, 3 Kabina, solarium-a, Ur beroko dutxak bai barnealdean eta bai popako bainuontzian, flybridge eta 11 metroko luzera.