Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Surf-denboraldiak

Surfing Euskadi Golkoko korronteari esker, euskal kostaldeak berez latitudeari dagokiona baino negu arinagoa izaten du. Euskadik klima mesotermikoa du; neurrizkoa tenperaturei dagokienez eta oso euritsua. Urtaro lehorrik gabeko klima epel hezea edo klima atlantikoa deitzen zaio. Urteko batez besteko tenperaturek kostan erregistratzen dituzte Euskadiko balio altuenak, 14ºC inguru.

Udak freskoak diren arren, bero handiko tarte laburrak gerta daitezke, 40 ºC arteko tenperatura igoerekin, batik bat udan.

Nahiz eta udazkena eta negua diren zalantzarik gabe olatuen garai onenak Euskadin, lurraldea urte osoan olatuak izateaz harro egon daiteke. Metro erditik 6 m arteko altuera har dezakete olatuek, itsasoak surf egiteko olatu erraldoiak sortzen dituen lekuetan, besteak beste: Galea Punta, Meñakoz, Mundaka, Planeria, Orrua eta Lemoiz.

Uraren tenperatura uda-garaian 20 gradu ingurukoa izaten da, eta nahiz eta negua kostaldean hotza izaten den eta elurra egin dezakeen, uraren tenperatura nekez jaisten da 11 gradutik behera.

Euskal kostaldeak iparraldetik eta ipar-mendebaldetik jasotzen ditu ekaitzak nagusiki. Neguan neurri handiagoan eta, ondorioz, hori izan ohi da olatu bizien garai aktiboena.

Surf adierazleak
Hilabetea U O M A M E U A I U A A
Hondoko itsaso gainartzailea NW-N NW-N NW-N NW-N NW-N NW-N
Olatuak (Oinak) 5 - 6 4 - 5 3 - 4 2 4 - 5 5 - 6
Sendotasuna (%) 70 70 55 40 70 70
Tenperatura maximoa 12 15 18 22 19 14
Tenperatura minimoa 7 10 13 16 12 9
Uraren tenperatura 12 13 15 19 17 14
Surf jantzia Neguko jantzia Neguko jantzia Udako jantzia Udako jantzia Udako jantzia Neguko jantzia
Udaberria

Surfing EuskadiUdaberrian iparraldeko haizea nagusitzen da eta surfa batez beste metro eta erdiko olatuen inguruan ibiltzen da, baina apirilean oraindik ere ekaitzak indarrez sartzen dira eta tamaina handiagoko olatuak sor ditzakete.

Uraren tenperaturak gora egiten du eta argi-orduak areagotu egiten dira, eguneko 13 argi-ordura helduz. Hondartzak oso lasai egoten dira, jende gutxi ibiltzen da.

Urte-sasoi hori ezin hobea da erdi mailako surflarientzat; izan ere, Kantauri itsasoak dagoeneko kosta ez du neguko indarrarekin kolpatzen eta tarteko olatuen tamaina udakoena baino handiagoa da, hortaz, surf-saio biziez goza daiteke, nolabaiteko lasaitasunarekin.

Surf-eskolak beren jarduerarekin hasten dira eta giro lasaian, bai hondartzan, bai eskolan, lehen surf-ikastaroa jasotzeko garai paregabea da.

Uda

Surfing EuskadiUda indarrez sartzen da Euskadiko hondartzetan, uraren tenperaturak nabarmen egiten du gora eta 20 graduraino hel daiteke. Hondartzak kolorez eta giro onez betetzen dira eta kirol- eta kultura-jarduerek adierazpen handiena lortzen dute.

Olatuen batez besteko altuerak ez du metroa gainditzen, baina uda ona izanez gero, olatuen konstantzia gogoangarria izan daiteke. Argi-orduak 16 izatera heltzen dira eta giro-tenperatura 40 ºC izatera iritsi daiteke zenbait kasutan.

Baldintza horietan, garai hori da surflari hasiberrientzat onena; surfeko hastapena bermatuta dago eta olatuak eta surf-eskolak prest izango dituzu surfeko lehen eskola emateko.

Udazkena

Surfing EuskadiSasoi guztietan surflariena, tenperatura leunak, uraren tenperatura oraindik ere atsegina eta lehen ekaitzek udan lo egon diren lehen olatu-saioak ekartzen dituzte.

Hego-haizea nagusitzen da urte-sasoi horretan guztian eta dudarik gabe baldintza oneneko olatuen garaia da.

Negua

Surfing EuskadiOlatuen konstantzia % 100era hel daiteke, baina baldintza klimatologikoak gogorrenak dira; tenperaturek behera egiten dute eta ura 11 ºC-ra jaitsi daiteke. Bestalde, hondartzak eta olatuak ia hutsik egoten dira. Benetako altxorrak bilatu eta aurkitzeko urte-sasoia da.

Euskadi, auzolana