Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

  • Ezagutu Euskadi
  • Hau maite dutenentzat
  • BTT
  • Zer dira btt zentroak?

BTT

ZER DIRA BTT ZENTROAK?

BTT EuskadiEuskadi ezagutzeko modu ugari dago. Mendi bizikletan ibilita, bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzu Euskal Autonomia Erkidegoko paraje ederrak. Ibilbide guztiak batuta 1.500 kilometro baino gehiago dituzu gozatzeko. Beraz,mountain bikean (BTT) ibiltzeko toki paregabea da EAE.

Kirol honekin gozatzeko asmoz, Euskadiko BTT Zentroen Sarea sortu zen.Sareak Euskadiko paisaia, natura eta kultur ondarea ezagutzeko eta hasiberriek zein txirrindularirik trebeenek beren gogoko kirolan jarduteko aukera ematen du. Erabiltzaile guztiek sarbide librea dute bertan.

BTT EUSKADI ZENTROAK

BTT EuskadiEgun Euskadin 5 BTT Zentro daude, beren paisaia-edertasuna dela-eta pribilegiatuak diren inguruetan kokatuta daudenak. Horiek bidaiariari Euskal Herria deskubritzeko aukera eskaintzen diote, bere paisaien, kulturaren eta biztanleen dibertsitatearen bidez; Bizkaiko kostatik Arabako mendialdera arte.

Euskadiko BTT Zentroen Bulego Teknikoa

Gurekin kontaktuan jarri, informazioa eskatu, kontsulta bat egin edo iradokizunak bidali nahi badituzu helbide honetara idatzi:info@btteuskadi.net

Euskadi, auzolana