Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

  • Ezagutu Euskadi
  • Zer egin
  • Birding
  • Birding Euskadi ezagutu

Birding

BIRDING EUSKADI EZAGUTU
Birding Euskadi CC BY-3.0-ES 2012/EJGV/Irekia-Gobierno Vasco/Mikel Arrazola
Birding Euskadik Euskadiko hegaztiak ezagutzera gonbidatzen zaitu, informazio-bulegoz hornitutako 9 behaketa-eremutan eta balizatutako 24 ibilbide ornitologikotan barrena.

Txikia bada ere, Euskadik baliabide interesgarriak ditu hegaztiak ikusi nahi dituztenen eskura jartzeko: 50 kilometro baino gutxiagoko tarte batean, hiru eremu bioklimatiko dauzka, ongi bereiziak: atlantikoa, mediterraneoa eta bien arteko trantsizio-eremua.

Espezie iberikoen % 60k baino gehiagok Euskadiko zelai eta zeruak zeharkatzen ditu urteko uneren batean, eta zenbait espeziek, sai arreek edo sai zuriek esaterako, Europako populaziorik onenetako batzuk dauzkate gurean.
Birding Euskadi CC BY-3.0-ES 2012/EJGV/Irekia-Gobierno Vasco/Mikel Arrazola
Euskadik turismo-zerbitzu bikainak dauzka, kalitate-maila handikoak: erabilera publikoko ekipamenduei —hegaztien behatokiak, interpretazio-zentroak, seinaleztatutako bideak…— eta informazio-puntuetako arreta pertsonalizatu bikainari esker, bisitaldi xume bat egundoko esperientzia izango da zuretzat.

Natura 2000 Europako sareak Euskadiko lurraldeko % 20 baino gehiago hartzen du, eta Naturagune Babestuen Sare oparo batek (parke naturalak, biotopo babestuak eta zuhaitz bereziak), nazioarteko garrantzia duten zazpi Ramsar hezegunek eta Biosferaren Erreserba batek, besteak beste, gure lurraldeko ingurune naturalaren aberastasuna bermatzen dute.

Euskal kostaldean itsas hegazti eta zetazeo ugari ibiltzen dira sarri, edozein bidaiari naturalistaren ikusmenaren gozamenerako.
Euskadi, auzolana