Ezagutu Gasteiz
- Vitoria-Gasteiz
- Gasteizko dendagunea
- Naturguneak Vitoria-Gasteizen
- Ondarea Vitoria-Gasteizen
- Vitoria-Gasteizen, non lo egin?
- Vitoria-Gasteizen, non jan?
TOP EUSKADI · Euskadira etortzeko 10 arrazoi
Vitoria-Gasteiz, Eusko Legebiltzarraren egoitza eta Euskadiko hiriburua. Hiri berdea da, espazio naturalez josia. Arabako Errioxatik pauso batera dago, munduan ezaguna den gune enoturistikoa.
Iritsi bezain pronto ohartuko zara: Vitoria-Gasteiz atsegina da, erosoa, eta bizitzeko diseinatuta dago. Dena dago hurbil, baita Eraztun Berdea izenez ezagutzen den hiriaren perimetroa ere, oinez zein bizikletan zeharkatzeko moduko sei parke handiek osatutakoa. Horietako batean, Salburuan, hainbat urmael daude. Migrazio igarobide batean kokatutako urmaelak direnez, hegazti ugari geratzen dira bertan. Norako turistiko iraunkorraren nazioarteko ziurtagiria lortu du, Biosphere Responsable Tourism.
Vitoria-Gasteizek eskaintzen dizun beste altxor bat Erdi Aroko hirigunea da. Obal itxura dauka, eta Euskadiko hirigune historiko enblematikoenetako bat da.
Katedrala, gotikorik literarioena
Santa Maria Katedral Gotikoa izango da zure lehen helburua. Norbaiti bururatu zitzaion Katedral hau zaharberritzeko lan luzeei etekina ateratzeko aukera bazegoela, berori nola eraiki zen hobeto erakutsi ahal izateko turistei eta historia zaleei. Ideia bikaina! Milioi bat bisitari baino gehiago ibili dira katedraleko habearte, atari eta harresietan zehar. Ken Follett eta Toti Martinez de Lezea eleberrigileek ere Katedrala izan dute inspirazio iturri euren liburuetako istorioak kontatzeko. Gasteiz zaharrak, gainera, Multzo Historiko izaerari eutsi dio. Bere kaleen izenek -Aiztogile kalea, Errementari kalea, Pintore kalea, Hedegile kalea, etab.- hain zuzen, bertan gauzatzen ziren gremio jarduerak gogorarazten dizkigute.
Vitoria-Gasteiz Arabako Errioxatik hurbil dago. Horri esker, hiria ezagutzeaz gainera, upategi ospetsu batzuetara joateko aukera izango duzu. Hiriburuak miretsi egiten du gastronomia, haren dimentsio guztietan.
Bizikleta duzu modurik egokienetako bat. Oraingoz, ehun bat km. egokitu dituzte hirian bizikletaz ibiltzeko. Ikus itzazu Gasteizko bizikleta ibilbideak.
Ordubete baino gutxiagora