Ezagutu Euskadi
Getaria Europan bisitatzeko herririk onenen artean dago
Travel + Leisure aldizkariaren arabera, gure kostaldeko herria 2022an bidaiatzeko ezinbesteko udalerrietako bat da.
Komunikabideek eta nazioarteko bidaia-aldizkariek astero zerrenda bat egiten dute bisitatzeko helmugak aukeratzeko, eta Amerikako bidaia-aldizkari ezagunak Getariako udalerria sartu du turismo-aukera gisa.
Travel + Leisurek udalerriko portua nabarmendu du interes gastronomikoko gune bezala, arraina eta itsaskia txingarretan erreta dastatzea gomendatuz.
Getaria arrantzale eta nabigatzaile handien herria da, besteak beste, Juan Sebastian Elkano, munduari bira ematen lehena. Gainera, bertako portua Gipuzkoako arrantza-porturik zaporetsuena da ziurrenik, jatetxez eta erretegiz betea, gure gastronomiaren onena probatzeko.