Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Ezagutu Euskadi

Berriak

Vampire Academyren grabaketa Donostian

  • Donostia
    Donostia
2022/01/26

Vampire Academyren grabaketa Donostian  

 

Egun hauetan sekuentziak grabatzen ari dira Miramar Jauregian eta Kontxako badiaren inguruan.

 

Donostia izango da nerabeentzako liburu ospetsuen telebistako egokitzapenaren zenbait sekuentziatako protagonista. Richelle Mead autorearen saga honek 8 milioi ale baino gehiago saldu ditu.



Lehen denboraldiko eszena garrantzitsuenetako bat gure zine-hirian grabatu da, zehazki Loretopekon, Kontxako eta Ondarretako hondartzak elkartzen diren puntuan.



Azken urteotan, Euskadi telesail eta film askoren platoa izan da. Bilbo, Mundaka, Getxo, Donostia eta Zuhatza izan dira Alex de la Iglesia edo Ángeles González-Sinde bezalako zuzendariek aukeratu dituzten tokietako batzuk.

 

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Euskadi, auzolana