Ezagutu Euskadi
2023ko Frantziako Tourrak Euskadi zeharkatuko du
110. edizioa izango da eta Bilbotik abiatuko da.
1992an hasi zen lehen eta azken aldiz Frantziako Tourra Euskadin. Miguel Indurain goraldian zegoen garaian abiatu zen Donostiatik.
31 urteren ondoren, Bilbok jasoko du Frantziako Tourreko Départ Handia 2023an. Gainera, lasterketaren bigarren etapa euskal errepideetatik egingo da oso-osorik, Gasteiztik abiatu eta Donostian amaituz.
Hirugarren etapa ere euskal lurraldeetatik igaroko da, Zornotza izango baitu abiapuntu.