Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 
  • Hasiera
  • Berriak
  • Etxebarri Erretegia, munduko hirugarren jatetxe onena bigarrenez

Ezagutu Euskadi

Berriak

Etxebarri Erretegia, munduko hirugarren jatetxe onena bigarrenez

  • Etxebarri
    Etxebarri
2021/10/11

Etxebarri Erretegia, munduko hirugarren jatetxe onena bigarrenez

Atxondoko jatetxeak postua errepikatu du, 50 Best zerrendan beste hiru euskal establezimenduekin batera

Bittor Arginzoniz Etxebarri Erretegiko chef mediatikoak hirugarren postua berretsi du The Wordl’s 50 Best Restaurants zerrendan, non munduko jatetxe onenen lana aitortzen baita. Horrez gain, zerrenda osatzen duten sukaldarien bozketaz ematen den Estrella Damm Chefs’ Choice saria jaso du.

 

Zerrendako 50 jatetxe onenen artean, izen handiko beste hiru euskal jatetxe daude: Mugaritz, 14. postuan; Elkano, 16.ean, eta Azurmendi jatetxea, 49. postuan.

 

50 Best lehiaketa 2002. urtetik egiten da, eta 2019ko edizioan jada munduko hirugarren jatetxe onena gisa saritu zuten Etxebarri Erretegia, zeinak Mitxelin izar bat ere badu; urte hartan, Mugaritz, Elkano eta Nerua ere 50 sukaldaritza establezimendu onenen zerrendan agertu ziren. 

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Euskadi, auzolana