Ezagutu Euskadi
Sagardoetxeak, Euskal Sagardoaren Museoak, 15 urte bete ditu
Urteurrena ospatzeko, jarduera programa zabala antolatu dute
Astigarragan, sagardoaren sorlekuan dagoen museoak hiru atal nagusi ditu: sagastia, interpretazio zentroa eta dastatze eremua. Soilik gidariarekin bisita daiteke museoa, eta euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez edo frantsesez egin daiteke.
Gainera, jarduera didaktikoak ere eskaintzen dituzte, bisitariek parte har dezaten.
Sagardoetxea Euskadiko Gastro Museums sarearen barruan dago (Euskadiko Enogastronomia Museo eta Guneen Sarea), euskal kultura gastronomikoari eta haren produktu bereizgarriei loturiko esperientzia turistikoa eskaintzen duena; baita Euskadi Gastronomika egitasmoaren barruan ere, Turismo Sailak bultzatzen duen produktuen kluba, helburu duena kalitatezko jatetxeak, museoak, dendak eta establezimendu gastronomikoak ezagutaraztea.