Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Ezagutu Euskadi

Berriak

Donostia, munduko 25 hiri onenen artean

  • Donostia
    Donostia
2021/09/17

Donostia, munduko 25 hiri onenen artean

Gipuzkoako hiriburua hamabosgarren hiri interesgarriena da bisitarientzat Travel & Leisure aldizkariaren arabera

Iparramerikako aldizkari ezagunaren irakurleen iritzian, Donostia 15. postuan dago munduan bisita daitezkeen 25 hiri hoberenen artean, eta estatuko hiri bakarra da zerrendan.

 

Ehunetik 88’87 puntu emanez, publiko iparramerikarrarentzat gure itsasertzeko hiria onenetarikoa da kulturari, gastronomiari, adeitasunari, erosketei eta norakoaren balio orokorrari dagokienez.

 

Aitortza hau oso esanguratsua da, pandemiaren aurretik iparramerikar bisitariak zirelako Donostian gau gehien igarotzen zituztenak. Bisitari horiengan eragindako inpaktua positiboa izan dela adieraziko luke horrek.

 

Donostiara iristearekin bat, Kontxako hondartzak bainu eder bat hartzera edo urertzean paseatzera gonbidatzen zaitu; baita neguan ere. Badia benetan da dotorea.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Euskadi, auzolana