• Hasiera
  • Berriak
  • Landa eta Garaioko hondartzek Bandera Urdina lortu dute, seigarren urtez jarraian

Ezagutu Euskadi

Berriak

Landa eta Garaioko hondartzek Bandera Urdina lortu dute, seigarren urtez jarraian

  • Garaio
    Garaio
2021/05/17

Landa eta Garaioko hondartzek Bandera Urdina lortu dute, seigarren urtez jarraian 

Euskadin emandako bost banderetatik hiru Arabarako izan dira, eta beste biak Bizkairako 

Arabako probintziak, aurten ere, Bandera Urdina izango du barnealdeko hiru hondartzatan. Hala erabaki dute Ingurumen Hezkuntzako Europako Fundazioak eta Bandera Urdinen Nazioarteko Epaimahaiak, seigarren urtez jarraian Landa, Moskurio (Ipar Garaio) eta Salurriagako (Hego Garaio) hareatzak sartu baitituzte osasun, irisgarritasun, legezkotasun, garbitasun, segurtasun eta ingurumen hezkuntzako irizpideak betetzeko ahalegin publikoa eta herritarrena aitortzen eta sustatzen duen zerrendan. 

  

Beste bi Bandera Urdinak Bizkaiko Arrigunaga eta Ereaga hondartzetan egongo dira, eta agerian utziko dituzte bertako uren kalitatea, zerbitzuen maila ona eta Getxoko hareatza horien segurtasuna.  

 

Getxo Bizkaiko udalerrian kokatuta dago Ereaga hondartza, Algortako portu zaharraren eta Arriluze kai-muturraren artean, alegia. 800 metrotik gora luze den harea xeheko hondartza ongi hornituta dago, batez ere, udari begira. Arrigunaga hondartza Getxon dago, Bizkaian, Galeako amildegien azpian, hain justu. Abraren zein Aixerrotako errotaren ikuspegi ederrak eskaintzen ditu inguru horrek.

 

 

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Euskadi, auzolana