Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 
  • Hasiera
  • Berriak
  • Bilbok irabazi du Europako Batzordearen hiriko bide segurtasunaren saria

Ezagutu Euskadi

Berriak

Bilbok irabazi du Europako Batzordearen hiriko bide segurtasunaren saria

  • Bilbao
    Bilbao
2021/05/04

Bilbok irabazi du Europako Batzordearen hiriko bide segurtasunaren saria

Sari honek bide segurtasunaren arloko lorpen nabarmen eta berritzaileenak aitortzen ditu.

Bizkaiko hiriburuak Hiriko Bide Segurtasunaren Saria irabazi du, urtero Europako Batzordeak Mugikortasunaren Europako Astearen barruan ematen duen saria.

 

Saria online ekitaldi batean iragarri da, eta, bertan, beste urte batez, tokiko agintariek Europako errepideen segurtasuna hobetzearren egindako ekarpena nabarmendu da eta bide segurtasunaren arloko lorpen nabarmenak eta berritzaileak aintzat hartu dira, merezitako moduan.

 

Abiadura muga 30 km/h-ra murriztea izan da Bilbok Hiriko Bide Segurtasunaren Saria jasotzeko arrazoietako bat. Ekimen horren bidez, oinez eta bizikletaz higitzen direnen baldintzak eta segurtasuna hobetzea espero da, bai eta zarata eta atmosferara egindako emisio kutsagarriak murriztea ere.

 

Neurri horren osagarri dira, besteak beste, oinezkoen ardatz jarraitu eta seguruak ezartzea, eskola bideak ezartzea eta hiria osatzen duten auzo guztien erdigunearen inguruan egoteko guneak sortzea.

 

Saria 2021eko Mugikortasunaren Europako Astean emango da, zeina irailaren 16tik 22ra bitarte egingo den.

 

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Euskadi, auzolana