Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Ezagutu Euskadi

Berriak

Portugaletek 700. urteurrena ospatuko du

  • Portugalete
    Portugalete
2021/04/28

Portugaletek 700. urteurrena ospatuko du 

Ekitaldiak 2022an egingo dira eta urteurrena ospatzea aukera paregabea izango da udalerria kanpoan sustatzeko. 

Udalarekin egindako bilera batean landutako gaietako bat Sailarekin lankidetzan aritzea izan da udalerria eta haren baliabideak sustatzeko Jaurlaritzaren turismo sustapeneko kanpainetan.  

 

Portugalete Bizkaiko hiri zaharrenetako bat da, eta María Díaz Harokoak hiribildua eratu zuenetik 700. urteurrena bete dela ospatzeko ekitaldiak antolatzen ari da bertako udala.  

 

Horretarako, bere garaian 18 pertsonako kontseilu bat sortu zen. Udalaren zazpi ordezkarik eta Portugaleteko kulturaren, kirolaren eta/edo hezkuntzaren arloko kolektiboetako  hamaika ordezkarik osatu zuten. 

 

Organo hori ez da izango, ordea, jai handiaz arduratuko den bakarra. Hiribilduan erroldatutako elkarteen ordezkariek eta herritarrek osatutako lantaldeak ere egingo dira. 

 

Arrantzale giroko herri dotorea da Portugalete, Bilboko Itsasadarraren ezkerraldeko hirigune garrantzitsuenetakoa. Bokalearen ondoan dago, hain justu, herria ezagun egin duen monumentua: Zubi Esekia edo Bizkaia Zubia. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu du. Nahitaez bisitatu beharreko lekua da. 

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Euskadi, auzolana