Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 
  • Hasiera
  • Berriak
  • Aia, 2021eko Landa Turismoaren Hiriburu izateko 10 herri hautagaien

Ezagutu Euskadi

Berriak

Aia, 2021eko Landa Turismoaren Hiriburu izateko 10 herri hautagaien

  • Pagoeta
    Pagoeta
2021/04/22

Aia, 2021eko Landa Turismoaren Hiriburu izateko 10 herri hautagaien

Escapada Rural enpresaren ekimen honen xedea da ederra eta erakargarria izategatik nabarmentzen den udalerriari aitortza egitea

Pagoetako bihotzean kokatuta, Aia finalean dago, estatuko beste 10 udalerrirekin batera, eta horiekin lehian arituko da sari ospetsu hori eskuratzeko.

 

Ostatuak online bilatzeko atariak online lehiaketa bat jarri du abian, eta saria merezi duen udalerriaren aldeko botoa eman ahal izango da maiatzaren 14ra arte.

 

Aiak 10 finalisten artean sartzea lortu du, guztira aurkeztu ziren 247 hautagaitzen artetik. Gipuzkoako hedadura handieneko udalerrietako bat da, eta ingurune natural pribilegiatuan dago, naturaz gozatzeko leku ezin hobean.

 

Inguruko baso eta larre berdeetatik ibilbide ederrak egiteko aukera ematen du. Gainera, txiki eta helduenek gozatzeko askotariko jolas eremuak ere badaude.

 

Udalerriak ostatu eskaintza zabala du, batez ere landetxeena.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Euskadi, auzolana