Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Ezagutu Euskadi

Berriak

Euskal Sagardoaren Mapa

  • Txotx
    Txotx
2020/02/27

Sagardomapari esker, sagardotegien eta sagardoaren kulturaren berri izango dute Euskadira datozen turistek

Sagardogintzan diharduten 83 upeltegik eta 2 museok osatzen dute sagardoaren kulturari buruzko mapa tematiko aitzindari hau

Turismo, Komertzio eta Kontsuko Sailak Euskadiko sagardoaren mapa aurkeztu du, Euskadira datozen bisitariei euskal sagardoaren kultura ezagutarazteko asmoz. Sagardogintzan diharduten 83 upeltegik osatzen dute mapa, Sagardoetxeaz eta Igartubeiti baserri museoaz gain; euskal sagardoaren kultura ezagutzera ematen diharduten bi museoak.

 

Euskadiko sagardotegiak 800.000 pertsona inguruk bisitatzen dituzte urtean, batik bat Txox Garaian. Sagardoak hazkunde nabaria izan du mundu-mailan, bai bere ekoizpenari bai berari lotutako turismoari dagokienez.

 

Izan ere, horren erakusgarri ditugu hainbat proiektu, besteren artan, Ciderlands lovers and makers: Euskadik bultzatuta sortu den nazioarteko sare bat, sagardoaren kulturaren inguruko helmugena, non Europako 10 helmugak parte hartzen duten.

 

Sagardomapa sagardotegietan, turismo-bulegoetan, gidei eta agentziei banatuko zaie, baita eskatzen duten sektoreei ere. Halaber, Euskadiko Turismo webguneko Liburuxka turistikoen atalean eskuragarri dago, pdf formatuan.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Euskadi, auzolana