Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 
  • Hasiera
  • Berriak
  • Euskadiko hamaika jatetxe berri Repsol gidaren Eguzki sariarekin

Ezagutu Euskadi

Berriak

Euskadiko hamaika jatetxe berri Repsol gidaren Eguzki sariarekin

  • Soles Repsol 2020
    Soles Repsol 2020
2020/02/25

Euskadiko hamaika jatetxe berri daude Repsol gidaren Eguzki saria jaso dutenen zerrendan

Donostiako San Telmo Museoan ospatu da sari-banaketa

Repsol gidak ematen dituen Eguzki sarien banaketako ekitaldia ospatu da bart Donostiako San Telmo Museoan. Berrehun bat sukaldari bildu dira bertan, goi mailako jatetxeetan egindako lanaren goraipamena jasotzeko. Eta kontu hau ez zaigu batere arrotz Euskadin.

 

Izan ere, Sonia Pérez Ezquerra Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak ekitaldiaren irekieran aipatu bezala, “gastronomía gure ezaugarrietako bat izanik, ez da arraroa Euskadin ospatzea sari-banaketa hau”.

 

Eguzki berri batekin saritutako Euskadiko hamaika jatetxeek berretsiko zituzten, handik gutxira, Sailburuaren hitzak: Arrea! (Kanpezu), Bailara (Bidania-Goiatz), Bodega Katxiña (Orio), Casa Garras (Karrantza Harana), Casa Julián - Matías Gorrotxategi (Tolosa), Félix Manso Ibarla (Irun), Galerna Jan-Edan (Donostia), Ganbara (Donostia), Iraeta (Zestoa), Kirkilla Enea (Zarautz) eta Porrue (Bilbao).

 

Hamaika jatetxe hauekin 60 dira orotara Repsol Eguzki saria jaso duten Euskadiko jatetxeak, besteak beste, hiru Eguzki jaso dituzten Azurmendi, Etxebarri eta Nerua.

 

Hemen ikus dezakezu zeintzuk diren Eguzki saria jaso duten Euskadiko jatetxeak.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Euskadi, auzolana