Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Ezagutu Euskadi

Berriak

Euskadik erosketa-turismo arduratsua bultzatuko du

  • Rioja Alavesa
    Rioja Alavesa
2020/01/23

Euskadik erosketa-turismo arduratsua bultzatuko du

Proiektuak, euskal retailak turismo iraunkorrago bati egiten dion ekarpena bultzatu nahi du

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Perez Ezquerrak eta Turismoaren Mundu Erakundea(TME) idazkariak Elkar Aditze Memorandum bat sinatu dute FITUR 2020 azokan beren lankidetzan sakontzeko eta helburu komunak lortzeko helburuz, Erosketa Turismo Arduratsua proiektu nagusiarekin.

 

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak garatua da proiektua, TMEko kide afiliatu Basquetourren bitartez, eta integratu egiten du helmuga turistikoen kudeaketa arduratsuaren ideia erosketa-turismoaren kontzeptu klasikoan.

 

Hasierako fase batean ¿jarraitasuna izango du elkarren segidako etapetan¿ Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak identifikatu egin ditu euskal modaren sektoreko 230 agente eta retaileko 166, gastro retaileko 168 eta artisautzako eta produktu berezietako 355, sustatzen diren zirkuitu turistikoetan eskaintzeko.

 

Ekosistema bat finkatzea da asmoa, turismoaren eta merkataritzaren arteko sinergiak barnean hartzen dituena, eta enfasia jartzen duena identitate kulturala duten produktuen erosketa-turismoan: tokiko industria sortzaileak, kulturalak, artisautzakoak, gastronomikoak, txikizkako negozioak… Ikuspegi berri bat, tokiko industriak barnean hartzen dituena erosketa-turismoan eta lurralde baten balio kulturalen nazioarteko sustapenean.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Euskadi, auzolana