Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 
  • Hasiera
  • Berriak
  • Architecture MasterPrize arkitektura gala egingo da Guggenheim Bilbao Museoan

Ezagutu Euskadi

Berriak

Architecture MasterPrize arkitektura gala egingo da Guggenheim Bilbao Museoan

  • Guggenheim Bilbao Museoa
    Guggenheim Bilbao Museoa
2019/10/11


Architecture MasterPrize arkitektura gala egingo da Guggenheim Bilbao Museoan


Mundu osoan garatutako proiektuen artean aukeratu ditu proiektu irabazleak nazioarteko epaimahai batek

Urriaren 14an gala bat egingo da Guggenheim Bilbao Museoan, eta bertan banatuko dira Architecture MasterPrize sariak; hots, nazioarteko epaimahai batek arkitekturaren, barne diseinuaren eta paisaia arkitekturaren diziplinetako diseinuei ematen dizkien sariak, mundu osoan arkitektura balioan jartzea helburu dutenak.

 

Frank O. Gehry-k diseinatu zuen Guggenheim Bilbao Museoan hainbat sari banaketa egin izan dira orain arte, hala nola Pritzker sariena 1997an (inauguratu aurretik, hain zuzen), eta besteak beste hirigintza eta arkitektura ardatz hartuta hiria eraldatu duen prozesuaren bultzatzaile izan da.

 

Gaur egun, nazioartean izen handia duten egileek diseinatutako eraikinak eta proiektu arkitektonikoak dauzkagu Bilbon, hala nola Azkuna Zentroa (Philippe Starck-ek berritua), Isozaki dorreak, Iberdrola dorrea (César Pelli), Osakidetzaren egoitza (Juan Coll-Barreu), edo metroko sarbideak (Norman Foster).

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Euskadi, auzolana