Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 
  • Hasiera
  • Berriak
  • Turismoaren Munduko Erakundeak Donostiaren turismo eredu jasangarria saritu du

Ezagutu Euskadi

Berriak

Turismoaren Munduko Erakundeak Donostiaren turismo eredu jasangarria saritu du

  • Donostiako Alde Zaharra
    Donostiako Alde Zaharra
2019/09/11

Turismoaren Munduko Erakundeak Donostiaren turismo eredu jasangarria saritu du

Hiria maita dezan eta ahalik eta gehien bizi dezan bisitariari luzatutako “Love San Sebastián. Live Donostia” proposamena goraipatu du sariak

Donostiako Udalaren “Love San Sebastián. Live Donostia” ekimenak Turismoaren Munduko Erakundearen (TME) “Politika Publikoen eta Gobernantzaren Iraunkortasuna eta Berrikuntza” saria jaso du. 2019ko Irailaren 9tik 13ra bitarte San Petersburgo hirian ospatzen ari den TMEaren 23. Batzar Nagusian aitortza ezagutzera eman dute.

 

Alkateak, Eneko Goiak, bere burua zoriondu du sariagatik, eta haren ustez, “mundu osoan turismoaren alorreko agintaritza nagusiak emandako sariak aitortu, babestu eta sendotzen du Donostiak egindako apustua. Gure apustua horretan, mundu osoan hazten ari den jarduera bat, hau da, turismoa, gure hiriaren nortasun-ezaugarriak ez galtzeko premiarekin eta urte osoan hirian bizi direnak, donostiarrak, zaintzeko beharrarekin bateratzeko modua bilatzen saiatzen gara.

 

“Love San Sebastián. Live Donostia” ekimenak Donostiara datozen bisitariei hiriaz modu jasangarrian gozateko gonbidapena luzatzen die. Horretarako, proposamena hamar aholkutan antolatuta dago, eta bereziki nabarmentzen dute hiria herritarrak errespetatuz ezagutu eta gozatu behar dela:

1. ERRESPETATU AUZOKOEN ATSEDENA

Gauez ateratzen baldin bazara, gogoratu jende askok lan egingo duela hurrengo egunean, zuk goza dezazun.

2. EZAGUTU GURE KULTURA

Gure kultura gure ezaugarria da. Eta hura errespetatzeko modurik onena bertan barneratzea da. Ongi etorri!

3. ERABILI GARRAIO PUBLIKOA

Bizikleta, autobusa, trena... Azkarragoa, erosoagoa eta gutxiago kutsatzen du. Hobea zuretzat, hobea Donostiarentzat.

4. BABESTU TOKIKO MERKATARITZA TXIKIA

Aprobetxatu zure egonaldia Donostian eta erosi tokiko saltokietan. Janaria, eskulangintzako produktuak, moda... baduzu zer aukeratua!

5. LAGUNDU HIRIA GARBI MANTENTZEN 

Utzi zaborrak xede horretarako prestatutako lekuetan. Horrela, hiria ederragoa egongo da.

6. SAIATU EUSKARAZ HITZ EGITEN

Saiatu “Kaixo” eta “Agur” esaten. Erraz-erraza eta hezibide onekoa da.

7. GOZATU HONDARTZAK ETA PARKEAK

Leku publikoak gozatzeko eta esperientziak bizitzeko dira. 

8. IZAN HIRIAREN PARTE

Ezagutu gaitzazu benetan, eta ezagutarazi gaitzazu. Eman zure esperientziaren berri.

9. IZAN BIZIKIDE ETA ZAINDU ZURE AUZOKOAK

Etxebizitza bat hartu baduzu errentan, gogoan izan hirian bizi den jendearen bizikide izango zarela. Errespetatu haien espazioa, ingurunea eta atsedena.

10. PINTXOAK JATERA JOATEAN, EGIN DONOSTIARREK BEZALA

Zuk bezala, jende askok gozatu nahi du. Horretarako modurik onena donostiarrengandik ikastea da.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Euskadi, auzolana