Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 
  • Hasiera
  • Berriak
  • Atzera kontaketa Bilbon egingo den futboleko Eurocup 2020rako

Ezagutu Euskadi

Berriak

Atzera kontaketa Bilbon egingo den futboleko Eurocup 2020rako

  • Bilbao Euro 2020
    Bilbao Euro 2020
2019/06/18

Atzera kontaketa Bilbon egingo den futboleko Eurocup 2020rako

Hasi da Europako beste 11 hirirekin batera Bilbo anfitrioi izango duen txapelketarako sarrerak erosteko prozesua

 “Urtebete geratzen da” lelopean, Bilboko erakunde ordezkariek eta tokiko zein Espainiako Futbol Federazioko enbaxadoreek ofizial egin dute Eurocup 2020rako atzera kontaketaren hasiera.

 

Gizonezkoen futbol txapelketa 2020ko ekainaren 12aren eta uztailaren 12aren artean egingo da Europako 12 hiritan, horien artean, Bilbon. Horregatik esaten da edizio berezi hori “historiako pluralenetako bat” dela.

 

San Mameseko estadioan taldekako faseko hiru partida egingo dira (2020ko ekainak 15, 20 eta 24), eta final zortzirenetako bat (2020ko ekainaren 28a, igandea).

 

Hasi da Eurocup 2020rako sarrerak erosteko prozesua. UEFA EURO 2020rako sarrerak saltzeko eskabidea 2019ko ekainaren 12tik 2019ko uztailaren 12ra arte egongo da zabalik. Sarrerak zozketa bidez esleituko dira.  

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Euskadi, auzolana