Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Ezagutu Euskadi

Berriak

Gasteizen jatorria 3D-n

  • Gasteizen jatorria 3D-n
    Gasteizen jatorria 3D-n
  • Gasteizen jatorria 3D-n
    Gasteizen jatorria 3D-n
  • Gasteizen jatorria 3D-n
    Gasteizen jatorria 3D-n
2019/05/09

Gasteizen jatorria 3D-n

Santa Maria Katedrala Fundazioak ikus-entzunezko bat sortu du duela 1000 urte herrixka nolakoa zen irudikatzeko

Santa Maria Katedrala Fundazioak “Vitoria-Gasteizen jatorria” aurkeztu du; IX. eta XII. mendeen arteko hiriaren jatorria 3D-n azaltzen duen ikus-entzunezkoa.  Lana UPV/EHUrekin eta Burgosko Unibertsitatearekin lankidetzan egin da.

Duela hainbat urte katedralean egiten hasi ziren indusketei esker, proiektua sortzeko eta Arabako hiriaren jatorria argitzeko informazio garrantzitsua lortu ahal izan da.  Hori guztia ondareari eta haren hedapenari aplikaturiko hiru dimentsiotako berreraikitze teknologia berrien laguntzarekin egin da.

Proiekzioak fideltasun handiz birsortzen du gaur egun Gasteiz dena izan zen IX. mendeko lehenengo herrixka hori. Garai hartan burdina sortzen zuen gune garrantzitsua zen, industria eta merkataritza potentzia bat orduko estandarren arabera. Aldaketarik handiena proiekzioaren amaieran dator: XII. mendearen hasieran Gasteizek inguruan harresi sendoa eraikitzea erabaki zuen, hala ekonomia suspertuz.

Proiektua Arabako Foru Aldundiak finantzatu du eta bost hizkuntzatan ikus daiteke katedralera eginiko bisitaldian zehar: gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa eta alemana.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Euskadi, auzolana