Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 
  • Hasiera
  • Berriak
  • San Sebastian Region saritua izan da International Travel & Tourism Awards sarietan

Ezagutu Euskadi

Berriak

San Sebastian Region saritua izan da International Travel & Tourism Awards sarietan

  • San Sebastian Region
    San Sebastian Region
2018/11/16

“San Sebastian Region” saritua izan da “International Travel & Tourism Awards” sarietan

“International Travel & Tourism Awards” sariak Gipuzkoako Foru Aldundia saritu du helmuga gastronomiko hoberenaren bigarren sariarekin

“World Travel Market” turismo alorreko profesionalei zuzendutako nazioarteko topagune nagusiak, San Sebastian Region saritu du “Best Food Destination” (Helmuga Gastronomiko  hoberena) sariarekin, 2017an egin zuen Txotx! Euskal erritu gastronomiko kanpainaren ondorioz.  

Horretarako Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Sagardotegien Elkartearekin batera benetako sagardotegia irudikatu zuten “Cider Truck” baten bitartez, helmuga desberdinetatik zehar ibili zena sagardoaren kultura sustatzeko. Horrela, Txotx! kanpainak produktuaren eta sagardoaren ospea indartu zuen eta baita eskaintza gastronomikoa promozionatu ere.

Sari honek lurralde politikek duten emaitza ona egiaztatzen du betiere eskaintza aberatsa, desberdina eta integratua eskainiz. 

 

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Euskadi, auzolana