Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Ezagutu Euskadi

Berriak

Gasteizek hartuko du 2019ko Erreginaren Kopa

  • Erreginaren Kopa 2019
    Erreginaren Kopa 2019
2018/10/31

Gasteizek hartuko du 2019ko Erreginaren Kopa

2019ko otsailaren 28tik martxoaren 3ra bitartean jokatuko da 57. edizioko Emakumezkoen Kopa

Espainiako Saskibaloi Federazioak (FEB) Gasteiz aukeratu du 2019ko Erreginaren Kopa hartzeko, besteak beste kandidatura “proiektu onena izan delako, landuena baina batez ere sinesgarritasuna eta konfiantza gehien transmititu duena".

 

Gasteizko hautagaitza Euskal erakundeen eta Euskal kirol taldeen babesarekin batera ekitaldi desberdinak aurkeztu zituen, horien artean adibidez: Kopa bultzatzeko zaleentzako Fan Zone bat edo zaleen arteko 3x3 torneo bat, Mendizorrotzan ospatuko den finalaz gain. Eta guzti hau ikuspegi ekologiko eta ingurumenaren gaineko errespetu osoarekin egingo da, baina batez ere ‘Universo Mujer’ bultzatzeko balio izango duen ekitaldia, ekimenak sortzen eta saskibaloiaren munduari esker ikusgai egongo direnak.

 

Zortzi parte hartzaile izango dira torneo honetan, anfitrioi den RPK Araski taldea sailkapeneko lehen zazpi postuetan kokaturik dauden taldeekin ikusiko da aurrez aurre.

 

Lorpen honek Arabako hiriburua saskibaloi hiriburu bezala sendotiko du.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Euskadi, auzolana