Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Ezagutu Euskadi

Berriak

Lau euskal jatetxe “50 Best Restaurants” artean

  • Lau euskal jatetxe “50 Best Restaurants” artean
    Lau euskal jatetxe “50 Best Restaurants” artean
2018/06/21

Lau euskal jatetxe “50 Best Restaurants” artean

Euskal sukaldaritzak berriz ere munduko jatetxeen artean presentzia izan du  eta lau jatetxe hautatu dira, horietako bi TOP 10ean

Ekainaren 19an, asteartean, gastronomiako Oskarrak ospatu ziren Bilboko Euskalduna Jauregian, “The World´s 50 Best Restaurants” zerrenda ezagutzera eman zen “Restaurant” aldizkariak argitaratzen duena. 

Aldizkaria argitaratu eta gero ikusi da, euskal gastronomia eroso dabilela, 4 euskal jatetxek toki pribilegiatua lortu baitu sei kontinenteetako 23 estatuko zerrendan. 

Andoni Luis Adurizen Mugaritz jatetxe donostiarra eta Victor Arginzonizen Etxebarri Erretegia munduko hamar onenen artean daude, TOP 10ean, bederatzigarren eta hamargarren postuetan. 31.postuan Arzak (Donostia) aurkitzen dugu eta 43.postuan Azurmendi (Bizkaia).

Merezitako errekonozimendua sektore honetarako, profesionaltasunarekin eta modu bikainean lorpenak lortzen ari direlako. 

Lehen 10 jatetxeen sailkapena: 

1.    Osteria Francescana (Módena, Italia)

2.    El Celler de Can Roca (Girona, Espainia)

3.    Mirazur (Mentón, Frantzia)

4.    Eleven Madison Park (New York, AEB)

5.    Gaggan (Bangkok, Thailandia)

6.    Central (Lima, Peru)

7.    Maido (Lima, Peru)

8.    Arpege (París, Frantzia)

9.    Mugaritz (Rentería, Euskal Herria)

10.    Asador Etxebarri (Vizcaya, Euskal Herria)

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Euskadi, auzolana