Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 
  • Hasiera
  • Berriak
  • Azkuna Zentroa, “Global Awards for Excellence” sarietarako hautagaia

Ezagutu Euskadi

Berriak

Azkuna Zentroa, “Global Awards for Excellence” sarietarako hautagaia

  • Azkuna Zentroa
    Azkuna Zentroa
2017/07/07
Azkuna Zentroa, “Global Awards for Excellence” sarietarako hautagaia
Jarduera bikaintasun gorenarekin eta espazio edo baliabideak ezin hobeto aprobetxatuta garatzen duten zentroei ematen zaie saria.

Azkuna Zentroa diziplina askotako eremua "Global Awards for Excellence" Europako sarietarako izendatua izan da, lekua eta baliabideak bikain aprobetxatzen eta erabiltzen dituelako. Urban Land Institute erakundeak ematen du saria eta Bilboko zentro hori aukeratu du 25 finalisten artean. Euskal zentro horrez gain, Europako zentro bakarra Stuttgart (Alemania) hiriko Milaneo zentroa da. Antzina ardo biltegia izan zen, baina, gaur egun, Azkuna Zentroak Bizkaiko hiriburuak berritzeko duen asmo argia erakusten du, berrikuntzari begira dagoen baina iragana ahazten ez duen hiria baita. Zentroaren kanpoaldeak bat egiten du hiriko eraikinen handitasunarekin. Azkuna Zentroa Phillippe Starck arkitektoak diseinatu zuen eta barru argian ezustekoz beteriko espazio bat dauka. Ezusteko horien zati handi bat irudimenez betetako 43 zutabetan ordezkatuta dago; zutabeok Frantziako diseinatzaileak asmatu zituen, Lorenzo Baraldi eszenografo italiarraren gainbegiradapean. Kolorez eta esanahiez betetako elementuek gizakiak mendeetan zehar bizi izan dituen kulturak, arkitekturak, gerrak eta erlijioak imajinatzera eta ukitzera gonbidatzen dute bisitaria. Hain zuzen ere, Azkuna Zentroko kulturaren, gastronomiaren eta kirolaren arloko eskaintza zabalak ere lekua askotarikoa dela erakusten du, kezka desberdin horiek guztiak dituzten pertsonak hartzen eta batzen baititu teilatu beraren azpian, heterogeneotasunaren edertasuna nabarmenduz.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea

Estekak

Euskadi, auzolana