Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 
  • Hasiera
  • Berriak
  • Euskadiko jazz jaialdiek nazioarteko publikoa erakartzen dute

Ezagutu Euskadi

Berriak

Euskadiko jazz jaialdiek nazioarteko publikoa erakartzen dute

  • Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdia
    Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdia
  • Getxoko Nazioarteko Jazz Jaialdia
    Getxoko Nazioarteko Jazz Jaialdia
  • Heineken Jazzaldia
    Heineken Jazzaldia
2017/05/22
Euskadiko jazz jaialdiek nazioarteko publikoa erakartzen dute
Lekua egin dute erreferentzia turistiko gisa, Euskadi Basque Country marka hedatuz munduan zehar.

Aurten ere, Euskadik udako jaialdirik ezagunenetako batzuk hartuko ditu. Uda garai horretan, eguraldi onak plan desberdinez gozatzera animatzen gaitu. Jaialdiok urtero mundu osoko zale asko erakartzen dituzte, eta nazioarteko jazz jaialdi onenez gozatzera hurbiltzen dira. Gainera, horien inguruan ekintza asko bultzatzen dira. Ekintza horiek aisialdiko eskaintza osatzen dute eta Euskadi ezagutzera gonbidatzen dute. Estatuko jaialdi zaharrena Donostiako Heineken Jazzaldia da, baina Getxoko eta Vitoria-Gasteizko jaialdiak ere ez dira atzean geratzen, 41. edizioa izango baitute aurten. Horiei esker, musika genero horretako artista handiekin beteko da Euskadi, musika zaleek kontzertu paregabe eta harrigarriekin goza dezaten. Zoratzeko moduko kartela izango du Getxoko jaialdiak (ekainak 28-uztailak 2). Besteak beste, artista hauek izango dira: Chucho Valdés, Bill Evans saxofoi-jotzailearen eta Dean Brown gitarra-jotzailearen laukotea eta Andrzej Olejniczak saxofoi-jotzaile poloniarra, John Abercrombie eta Dianne Reeves. Hurrengo hitzorduan, Arabako hiriburuan (uztailak 11-15), musikari hauetaz gozatu ahal izango dugu: Stanley Clarke, Patti Austin, Rubén Blades eta Monk by 4. Azkenik, Donostian, Heineken Jazzaldian (uztailak 20-25), talde ospetsuak izango ditugu, hala nola Saxophone Summit eta Charles Lloyd New Quartet.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Euskadi, auzolana