Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 
  • Hasiera
  • Berriak
  • Añanako Gatz Haranak ONCEren Urrezko Kriskitina irabazi du

Ezagutu Euskadi

Berriak

Añanako Gatz Haranak ONCEren Urrezko Kriskitina irabazi du

  • Añanako Gatz Harana
    Añanako Gatz Harana
2017/05/19
Añanako Gatz Haranak ONCEren Urrezko Kriskitina irabazi du
Sari honek Añanako Gatz Harana Fundazioak itsuak gizarteratzeko eginiko ahalegina aintzatesten du

Añanako Gatz Harana Fundazioak Urrezko Kriskitina saria jaso du ONCEren eskutik. Online bozketa baten bitartez, Arabako gatz lautada aukeratu dute "publiko guztietarako irisgarria den gatzaren paisaia kulturala eta naturala izateagatik". Gatz lautada irabazle aukeratu izana ONCEk "Gizarte inklusiboaren alde" antolatutako XXII. Kriskitin Lasterketaren barruan dago. Añanako Gatz Harana (Araba) da gaur egun Europan ondoen zaindutako paisaia kultural ikusgarrienetako bat. Bisitariak eremu honi lotutako historia ezagutzeko aukera izateaz gain, gatz lautadatik datorren gourmet produktu ospetsua dastatzeko aukera ere izango du, eta produktu horren aplikazio terapeutikoaren onurak ere sentituko ditu. Hala ere, interes guztia ez dago gatzarekin lotuta; Haraneko flora eta fauna bereziari esker, Nazioarteko Hezegune Garrantzitsuen Zerrendan (Ramsar) sartu da.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Euskadi, auzolana