Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Ezagutu Euskadi

Berriak

Luxuzko itsas bidaiak Bilbotik abiatuko dira

  • Luxuzko itsas bidaiak Bilbotik abiatuko dira
    Luxuzko itsas bidaiak Bilbotik abiatuko dira
2017/04/04
Luxuzko itsas bidaiak Bilbotik abiatuko dira
Hiru ontzi abiatuko dira aurten terminal berritik Europako iparraldea eta iberiar penintsula zeharkatzeko

Orain arte itsasontzitik Bilbon ateratzen ziren turistak ordu batzuetarako soilik jaisten ziren arren, bidaiako eskala gisa egiten baitzuten, orain Euskadi sakon bisitatzeko aukera izango dute, luxuzko hiru itsasontzik Bilboko portuko terminal berritik abiatuko baitituzte bidaiak. Hain zuzen ere, terminala Getxon dago. Hori egingo duen lehen ontzia Europa 2 izango da, Hapag Lloyd britainiar konpainiarena, eta, gainera, bi bidaia egingo ditu. Lehena, abuztuaren 1ean hasiko da, 12 eguneko ibilbidea egingo du eta Hanburgon amaituko da. Bigarrena, berriz, urriaren 25ean abiatuko da, eta iberiar penintsula inguratuko du, Nizara heldu arte. Ipar Amerikako Oceania enpresaren Sirena itsasontziak 600 bidaiari izango ditu, abuztuaren 8an abiatuko da eta, iberiar penintsula inguratu ondoren, Bartzelonan geratuko da. Espainiako Pullmantour enpresak, Monarch itsasontziarekin, Getxo eta Lisboa arteko bidaia egingo du hiru egunez, irailaren 16tik aurrera. Berritasun honek Euskadiko itsas bidaien mapa aldatzeko balioko duen haizea hauspotuko du, zalantzarik gabe.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Euskadi, auzolana