Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 
  • Hasiera
  • Berriak
  • Santa Catalina lorategi botanikoak tximeletategia estreinatuko du

Ezagutu Euskadi

Berriak

Santa Catalina lorategi botanikoak tximeletategia estreinatuko du

  • Santa Catalina lorategi botanikoa
    Santa Catalina lorategi botanikoa
2017/04/04
Santa Catalina lorategi botanikoak tximeletategia estreinatuko du
Arabako gune honek ateak irekiko ditu berriro jardueren programa zabal batekin

Udaberria iritsi da eta harekin batera, Santa Katalina Lorategi Botanikoak ateak irekiko ditu berriro. Lorategia Iruña-Okan (Araba) dago eta Arabako funtsezko baliabide turistiko gisa finkatzeko xedea du. Hori lortzeko, bisitez, tailer didaktikoez eta kultur ekitaldiez betetako programa oso eta erakargarri batez gain, berritasun gisa, tximeletategi batekin irekiko ditu ateak. Santa Katalina lorategi botanikoa Starlight fundazioak ziurtatutako munduko lehen "izar parkea" bilakatu da. Fundazio hori Kanarietako Institutu Astrofisikoan sortu zen, UNESCO, Turismoaren Mundu Erakundea eta Nazioarteko Astronomia Batasunaren laguntzarekin. Hori horrela, starlight izar parkeen munduko sareko kidea da, gertakari astronomikoekin lotutako behaketa jarduerak, ekintza didaktikoak eta jolas jarduerak egiteko eremu egoki gisa. Abuztuaren 10ean Ilargiaren Jaia ospatuko da eta ibilbide antzeztu batez gozatu ahal izango da begiratokira arte, zerua behatzeko. Santa Katalina Lorategi Botanikoa izen bereko monasterioaren hondakinetan dago. Monasterioa XIII. eta XIV. mendeen artean eraiki zen. Lorategiaren erakargarritasun nagusia bertan bizi diren mundu osoko 1.200 espezie botanikok baino gehiagok osatzen dute.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Euskadi, auzolana