Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 
  • Hasiera
  • Berriak
  • Basque Culinary Center zentroak Grand Prix de la Culture Gastronomique saria jaso du

Ezagutu Euskadi

Berriak

Basque Culinary Center zentroak Grand Prix de la Culture Gastronomique saria jaso du

  • Basque Culinary Center
    Basque Culinary Center
2017/02/07
Basque Culinary Center zentroak Grand Prix de la Culture Gastronomique saria jaso du
Saria Gastronomiaren Nazioarteko Akademiak eman dio

Gastronomiaren Nazioarteko Akademia ospetsuak Grand Prix de la Culture Gastronomique saria eman dio Basque Culinary Center zentroari, Parisen egindako Batzar Nagusian. Nazioarteko sukaldaritza elkarte horrek 30 akademia nazional batzen ditu, eta euskal zentroa saritu du elkarteak ematen duen sari garrantzitsuenetako batekin. Basque Culinary Center Donostiako Teknologia Parkean dago, eta Mondragon Unibertsitateko Gastronomia Zientzien Fakultatea eta munduan bakarra den I+G ikerketa zentro bat hartzen ditu baitan. Erakunde aitzindari honetan profesionalak eta kide gogotsuak elkartzen dira, eta gastronomiaren arloko prestakuntza, ikerketa eta berrikuntza sustatzearen alde lan egiten dute.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Euskadi, auzolana