Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 
  • Hasiera
  • Berriak
  • Lekeitioko Armintxe haitzuloan grabatu paleolitiko ikusgarriak aurkitu dituzte

Ezagutu Euskadi

Berriak

Lekeitioko Armintxe haitzuloan grabatu paleolitiko ikusgarriak aurkitu dituzte

  • Armintxe haitzuloan aurkitutako grabatuak
    Armintxe haitzuloan aurkitutako grabatuak
2016/10/18
Lekeitioko Armintxe haitzuloan grabatu paleolitiko ikusgarriak aurkitu dituzte
14.000 urte baino gehiagoko 50 grabatu inguru daude Bizkaiko udalerri horren erdigunean

Armintxe haitzuloan aurkitutako grabatuak Santimamiñeko (Kortezubi) margoen garai berekoak dira. Hainbat animaliaren 50 grabatu inguru dira; tartean, Kantauri inguruan berriak diren irudi batzuk daude (esaterako, felidoen irudiak). Haitzuloa etxebizitza bloke baten azpian dago, eta grabatuak Madeleine aldikoak izan litezke; hots, 14.500 urtetik gorakoak. Bizkaiko diputatu nagusi Unai Rementeriaren hitzetan, grabatu multzo hori “egiazko santutegi paleolitikotzat” edo “gizadiaren altxortzat” jo genezake. Oraingoz, ezin da haitzuloak ikustera joan, baina espero da aurki bisitatu ahal izatea. Bilbotik ordubetera baino gutxiagora, Lekeitio dugu Euskal Kostaldean ezinbestean ezagutu beharreko txoko bat. Lekeitioko hirigune zaharrean arte ondare oparoaz gozatzeko aukera izango dugu. Dena den, badira bisitatzea merezi duten beste txoko batzuk ere: San Nikolas uhartea (itsasbehera dagoenean, oinez joan daiteke bertara) eta Santa Katalinako itsasargia, besteak beste. Kokagune horietatik paisaia pribilegiatuak ikus daitezke, eta argi dago Bizkaiko udalerri honen xarma goraipatzen dutela. Isuntza hondartzan, azkenik, ibilaldi atseginak egin ditzakegu, eta handik ere udalerrirako ikuspegi bikainak izango ditugu.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Euskadi, auzolana