Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 
  • Hasiera
  • Berriak
  • Turismo Sariak 2016, berrikuntzarekin, lehiakortasunarekin eta ibilbide profesionalarekin bat eginda

Ezagutu Euskadi

Berriak

Turismo Sariak 2016, berrikuntzarekin, lehiakortasunarekin eta ibilbide profesionalarekin bat eginda

  • Lorategi Botanikoa
    Lorategi Botanikoa
  • Lorategi Botanikoa
    Lorategi Botanikoa
  • Loizaga Dorrea
    Loizaga Dorrea
  • Loizaga Dorrea
    Loizaga Dorrea
2016/10/04
Turismo Sariak 2016, berrikuntzarekin, lehiakortasunarekin eta ibilbide profesionalarekin bat eginda
Loizaga Dorrea, Santa Katalina Lorategi Botanikoa, Azul Marino Bidaietako Juan Mari del Hoyo eta Donosti Cup saritu dituzte

Eusko Jaurlaritzak turismoaren arloan erreferenteak diren enpresa eta profesionalen lana aitortzen du urtero, Turismoko Euskadi Sarien bitartez. Sari horiek banatzeko galan, Iñigo Urkullu Lehendakaria izan da. Loizaga Dorreak jaso du Berrikuntza Sustatzeari emandako Turismo Saria Galdames udalerrian, Loizaga Dorretxea dago, Miguel de la Vía enpresaburuak museo bihurtu duena. 90eko hamarkadan ireki zizkion ateak jendeari, eta bertan dago bilduta antzinako auto eta auto klasikoen munduko bilduma pribaturik onenetako bat. Ireki zutenetik, Loizaga Dorrea dugu Enkarterriko turismo erakarpenik handiena, eta Bizkaiko eta Euskadiko turismo eskaintzan garrantzi berezia duen baliabidea ere bada. Santa Katalina Lorategi Botanikoak eskuratu du Lehiakortasunari emandako Turismo Saria Iruña Okako (Araba) familia boteretsuenetako baten oinordekoek XIII. mendean eraiki zuten dorretxean du kokagunea txoko magiko honek. Duela hamarkada bat goitik behera berreraiki zuten, eta horri esker, historia luzea gordetzen du bere baitan. Santa Katalina Lorategi Botanikoak 1999an proiektu huts gisa izan zuen abiaburutik, eta batez ere, 2012an egindako Plan Gidaria osatu zenez gero egindako ibilbideari eman diote saria. Horri guztiari esker, lehen mailako baliabide turistikoa da Lorategia, eta ez soilik tokian bertan edo probintzian, baizik eta baita autonomia mailan ere. Bere nortasunaren ezaugarrien artean, nabarmentzekoa da dinamismoa eta gizartea erakartzeko duen gaitasuna; izan ere, ezin konta ahala jarduera sustatu ditu azken urteotan, sektore turistikoaren mugimendua bultzatu dutenak, eta inguruneko eskaintza ludikoaren egituraketan elementu giltzarri bihurtu da. Juan Mari del Hoyo, Ibilbide Profesionalari emandako Turismo Saria Juan Mari del Hoyok 1982an ekin zion bere enpresa ibilbideari, hiru langile zituela. 2016an, Euskadiko Turismo Enpresa Talderik handiena dauka: 95 lanpostu zuzen eta 40 zeharkako. Espainiako Estatuan 20 bulego ditu, eta, horregatik, sakon errotutako enpresa bihurtu da berea. Donosti Cupek ere aipamen berezia jaso du, 25. urteurrena duelako. Hala, Donosti Cupek 1992. urteko abuztuan martxan jarri zenetik egindako lana saritu nahi izan dute. Hasiera batean, kirol topaketa bat zen, baina gaur egun, turismoaren elementu dinamizatzaile bihurtu da, eta ez soilik hirian bertan, baizik eta lurralde osoan. Gainera, Euskadi askotariko produktuak dituen kalitatezko gunetzat jotzeko egiten diren ekimen handietako bat ere bada.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Euskadi, auzolana