Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 
  • Hasiera
  • Berriak
  • Arabar Errioxako bi upategik sari enoturistikoa jaso dute 'Best of’ sarietan

Ezagutu Euskadi

Berriak

Arabar Errioxako bi upategik sari enoturistikoa jaso dute 'Best of’ sarietan

  • Arabako Errioxako upategia
    Arabako Errioxako upategia
2016/09/30
Arabar Errioxako bi upategik sari enoturistikoa jaso dute 'Best of’ sarietan
Aurten, Villabuenan egin dute zeremonia, Bodegas Luis Cañas upategiko instalazioetan

Mahastizaintzako eta ardogintzako turismoko 'Best of' sariak aitorpen entzutetsuak dira, eta aurtengoan bi enpresa arabarrek (Bodegas y Viñedos de Páganos eta Bodegas Valdelana) eta bi enpresa errioxarrek (Bodegas Ramón Bilbao eta Wine Fandango) jaso dituzte. XIV. edizio honetan, 15 enpresak parte hartu dute, eta 21 hautagaitza aurkeztu dira guztira. Sarien helburua da Errioxa JDK duten firmen artean eta Arabako, Bizkaiko eta Errioxako turismo enoturistikoko enpresen artean aitorpena egitea ostatuan, arkitekturan, arte zein kulturan, esperientzia berritzaileetan edo jardunbide jasangarrietan bikaintasuna adierazi dutenei. “Arkitektura, parkeak eta lorategiak” atalean Guardiako Bodegas y Viñedos de Páganos enpresa izan da garaile. Páganosen, Guardiako harresiaren itzalpean dago Viñedos de Páganos upategia. Miguel eta Marcos Egurenek sortu zuten, ardo bikainak egiteko asmoz, eta lurraren bihotzean barrena sartzen da, arbasoen eraikinek antzina egin zuten moduan. Upategi modernoa da, arroka hotzaren azpian landua, mahastiaren erraietan. “Artea eta kultura” kategorian, Eltziegoko Bodegas Valdelana upategia izan da irabazlea. Upategi horrek denboran barrena bidaiatzen du, ardoaren munduak inguratutako sustrai kultural eta artistikoak dituen lurraldea erakusteko turistei. Upategiaren proposamen berria historiaurrean zeharreko ibilbide bat da, zeinak baikaramatza dolmenak, aztarnategi arkeologikoak eta familiaren beraren lurretan kokatuta dauden baseliza zaharrak bisitatzera. Bisitariak, halaber, aukera izango du XV. mendeko zulo sakonetan murgiltzeko, baita Etnografia Museoa eta 1583ko kapera bisitatzeko ere. Esperientzia osatzeko, jarduerak izaten dira mahastian, eta 'El Balcón de las Variedades' izeneko behatoki apartan amaitzen da bisita, mahastien eta Ebro ibaiaren ikuspegi ikusgarriarekin.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Euskadi, auzolana