Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 
  • Hasiera
  • Berriak
  • Vitoria-Gasteizek norako turistiko iraunkorraren nazioarteko ziurtagiria lortu du

Ezagutu Euskadi

Berriak

Vitoria-Gasteizek norako turistiko iraunkorraren nazioarteko ziurtagiria lortu du

  • Vitoria-Gasteizek norako turistiko iraunkorraren nazioarteko ziurtagiria lortu du
    Vitoria-Gasteizek norako turistiko iraunkorraren nazioarteko ziurtagiria lortu du
  • Salburuako parkea
    Salburuako parkea
  • Salburuako hezegunea
    Salburuako hezegunea
  • Eraztun Berdea
    Eraztun Berdea
2016/07/07
Vitoria-Gasteizek norako turistiko iraunkorraren nazioarteko ziurtagiria lortu du
Biosphere Responsable Tourism da euskal udalerri bati eman zaion ildo horretako lehen saria

Turismo Arduratsuaren Institutuak sari hori eman dio, iraunkortasuneko hiri eredugarri gisa duen ahala aintzatetsi ondoren. Vitoria- Gasteiz Europako Hiriburu Berdea izendatu zen 2012an, eta aitorpen berri honek ikusgarritasun handiagoa izateko aukera emango dio nazioarteko turismoaren merkatuan, batik bat turismo berdearekin eta iraunkorrarekin lotuta. Turismo Arduratsuaren Institutuak sei alderdi hartu ditu kontuan: kudeaketa iraunkorra, garapen ekonomikoa eta soziala, kultur ondarearen zaintza eta hobekuntza, ingurumenaren zaintza, kalitatea eta segurtasuna eta bisitariaren inplikazioa. Hainbat indargune aipatu dituzte, besteak beste: udalerriak klima aldaketaren aurka dituen plan, konpromiso eta ekimenak, Eraztun Berdea osatzen duten hiri parkeen sarea eta bioaniztasuna babesteko Salburuako hezeguneen garrantzia.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea

Estekak

Euskadi, auzolana