Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Ezagutu Euskadi

Berriak

Hondarribia, hondartza norako onenetako bat

  • Hondarribia
    Hondarribia
2016/06/24
Hondarribia, hondartza norako onenetako bat
Trivago prezioen bilatzailearen arabera

Hondarribiak bigarren postua lortu du trivago.es prezioen bilatzaileak egindako online ospearen zerrendan, balorazio oneneko hotelak dituzten hondartza norakoen artean. Horretarako, 250 erreserba atari baino gehiagotako 220 milioi iritzi baino gehiago aztertu dira. Kostaldeko udalerri horrek hotel eta gastronomia eskaintza zabala eta askotarikoa dauka; horrenbestez, erakargarria da urteko edozein sasoitan. Hondarribiak harresiz inguratutako alde zahar ederra dauka, eta harrizko kaleez, etxe blasoidunez eta eraikin bitxiz inguratuta dago. Nabarmentzekoa da, halaber, Marina auzoa: arrantzaleen etxe koloretsuak, jatetxeak eta pintxoen taberna tipikoak ditu terrazekin.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Euskadi, auzolana