Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Ezagutu Euskadi

Berriak

Euskadiko lau jatetxe munduko 50 onenen artean

  • Euskadiko lau jatetxe onenen artean
    Euskadiko lau jatetxe onenen artean
2016/06/14
Euskadiko lau jatetxe munduko 50 onenen artean
Mugaritz eta Asador Etxebarri erretegia TOP 10ean sartu dira, eta zerrendan lagun dituzte Azurmendi eta Arzak.

Erresuma Batuko "Restaurant" aldizkari entzutetsuak munduko 50 jatetxe onenen zerrenda egin ohi du eta, askoren ustez, gastronomiaren Oscar saria irabaztearekin pareka daiteke bertan egotea. Zerrendako buru Andoni Luis Adurizen Mugaritz jatetxea dago, zazpigarren lekuan, eta atzetik, Asador Etxebarri, hamargarrenean, 2015ean baino hiru leku aurrerago. Azurmendi jatetxeak ere zerrendan lekuak irabaztea lortu du, 16. posizioarekin, eta Arzak, berriz, 21.ean dago. Aurten ere argi geratu da, goi mailako gastronomiaren arloan, Euskadi mundu mailako erreferente eztabaidaezina dela.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea

Estekak

Euskadi, auzolana