Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 
  • Hasiera
  • Berriak
  • Jazz izarrek Euskadi Basque Country marka babestuko dute

Ezagutu Euskadi

Berriak

Jazz izarrek Euskadi Basque Country marka babestuko dute

  • Jazzaldiak Euskadin
    Jazzaldiak Euskadin
2016/06/03
Jazz izarrek Euskadi Basque Country marka babestuko dute
Jazz jaialdiak euskal udako turismo erreferentea dira

Aurten ere, Euskadi hiru Jazz jaialdi handiren agertoki izango da. Jaialdiok Getxon, Vitoria-Gasteizen eta Donostian egiten dira, eta genero horretako izar nabarmenenek jotzen dute horietan. Lehenengo jaialdia Getxo Jazz izango da. 40 urte beteko ditu eta uztailaren 1etik 5era egingo da. Egitarauan, artista handiak izango dira, hala nola: Jorge Pardo flautista eta saxofonista ezaguna; Uri Caine, musika agertokiko piano-jotzaile azpimarragarrienetako bat; Hermeto Pascoal, Brasilgo musika tradizionala jazzarekin eta beste soinu batzuekin uztartzen duen musikari handietako bat; Dee Dee Bridgewater, nazioarteko agertokian erreferentziazko ahotsa duena; eta Esperanza Spalding, kontrabaxu-jotzaile gaztea eta egungo musika panoraman etorkizun handienetakoa duena. Vitoria-Gasteizko Jazz jaialdia 12an hasiko da, asteartean, eta berrogeigarren edizioa beteko du, topaketa handiak eta kontzertu esklusiboak programatzeko filosofiari jarraituz. Kenny Barron eta Dave Holland elkartzeko mundu mailako esklusibaz eta Gospel Victory Singers taldearen Europako esklusibaz gain, Mendizorrotza kiroldegiak beste mito handi batzuk ere hartuko ditu: Taj Mahal, Pat Metheny Ron Carterrekin duoan, eta Jamie Cullum eta Joshua Redman izarrak. 51. Heineken Jazzaldiak izar handiak aurkeztuko ditu, eta ospe itzeleko izenak izango dira bertan: Diana Krall, Gloria Gaynor, Ellis Marsalis, Branford Marsalis Kurt Ellingekin, Brad Mehldau John Scofield eta Mark Guilianarekin, Jan Garbarek, Steve Coleman, Marc Ribot and The Young Philadelphians, Ibrahim Maalouf, Christian Scott, Cyrus Chestnut, Snarky Puppy, Jack DeJohnette, José James eta Steps Ahead. Ohi bezala, Heineken Jazzaldiak Donostia osoan banatutako hainbat agertoki baliatuko ditu, jazza publiko mota orori iristeko ahalegina eginez. Laurogeita hamar kontzertu daude programatuta, eta horien bi heren doan izango dira.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Euskadi, auzolana