Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Ezagutu Euskadi

Berriak

Euskal sukaldaritza berria 40 urtez

  • Arzak
2016/04/15
Euskal sukaldaritza berria 40 urtez
Bi euskal sukaldari gazteri, Juan María Arzaki eta Pedro Subijanari, Paul Bocuse ezagutzera joatea bururatu zitzaien 1976an. Eta orduan hasi zen dena.
Kalitatezko gastronomia da gaur, zalantzarik gabe, Euskadiren erakargarritasun nagusietako bat, eta horregatik bisitatzen gaituzte mundu osotik berau ezagutzera etortzen diren turista askok.

Hala ere, euskal sukaldaritzak funtsezko une bat bizi izan zuen duela 40 urte: Juan María Arzak gazteak 1976an Madrilgo Phillips eraikinean hitzaldi bat eskaini zuen, Gourmets Klubaren Lehen Biltzarrean.

Agertoki hartan, euskal sukaldariak Paul Bocuse handia ezagutzeko aukera izan zuen, Nouvelle Cuisine asmatu berriaren gurasoetako bat, alegia. Frantziarra munduko sukaldaritzako agintarietako bat zen jada, eta Arzakekin eta Pedro Subijanarekin (ekitaldi horretan parte hartu zuen baita ere) harremanetan jarri zen.

Bi sukaldariek Bocuse bisitatu zuten Lyonen, eta, ondoren, esploraziozko eta modernitatezko abentura bati ekin zioten; abentura horrek, denborarekin, euskal sukaldaritza eraldatu zuen, eta munduko sukaldaritzen elitean jarri zuen.

Arzakekin eta Subijanarekin batera abiatu ziren modernitate liga horretan beste hainbat chef ere, hala nola: Karlos Arguiñano, José Juan Castillo, Tatus Fombellida, Ramón Roteta, Patxi Kintana, Luis Irizar, Ricardo Idiakez, Xabier Zapirain, Pedro Gómez, Manolo Iza, Jesús Mangas edo Ramón Zugasti.

Lau hamarkada bete dituen iraultza honen sekretua merkatuko produktuekiko errespetua, tokiko hornitzaileekin konplizitatea eta berritzeko grina izan ziren, sukaldaritza euskal kulturarekin nahastuz.

Horrela, lehiakideak aldizka biltzen ziren sorkuntza berriak eta plater tradizionalen egokitzapenak dastatzeko eta erakusteko. Pertsona geldiezin eta dinamiko haien esplorazioaren emaitza da gaur ezagutzen duguna: euskal sukaldaritza berritua, osasuntsua, berritzailea eta jakina, mundu osoan estimatua eta zuzen aitortua. Gaur egun lanean jarraitzen duten aitzindari haiei esker, Euskadi lehen mailako sukaldaritza norako bat da.
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Euskadi, auzolana