Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Ezagutu Euskadi

Berriak

Itsas bidaien sasoia hasi da Bilboko portuan

  • Getxo
    Getxo
2016/04/11
Itsas bidaien sasoia hasi da Bilboko portuan
4.000 bidaiarirentzako edukiera duen Azura ontziak ekingo dio sasoiari. Denboraldi honetan Bilboko portura 52 ontzi iritsiko direla aurreikusten da.

Euskadik itsas bidaien norako gisa duen erakargarritasuna irmoki finkatu da, eta Bilboko portua Bizkaiko Golkoan dabiltzan bidaiarien ontzietarako ia nahitaezko geltoki bihurtu da. 2016ko denboraldia hasi da Azura ontziaren iritsierarekin. Itsas bidaien ontzi hau 290 metro luze da, eta 36 metro zabal; 3.600 bidaiarirentzako edukiera du eta 1.560 pertsonako tripulazioa. Azura ontzia Getxoko itsas bidaien kaian porturatu zen apirilaren 5ean, eta Coruñatik etorri zen. Hurrengo eskala Frantziako La Rochelle portuan egingo du. Bilboko Portuko Agintaritzaren arabera, 52 ontzi iritsiko dira denboraldi honetan; hortaz, % 20 areagotuko da zenbatekoa iazkoarekin alderatuta. Bilboko portuak itsas bidaien ontzi handi batzuk jasoko dituela aurreikusten da, hala nola, Britannia, Celebrity Constellation, Balmoral eta Euskadin lehen aldiz geldialdia egingo duten bi ontzi handi: Celebrity Silhouette eta Ovation of the Seas. Une honetan, itsas bidaien ontzietarako terminal berria eraikitzeko lanak ari dira. Terminal berriak instalazio eta zerbitzu hobeak eskainiko dizkie itsas bidaiariei, eta, era berean, gero eta handiagoa den eskaerari erantzuteko gaitasuna areagotuko da.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Euskadi, auzolana