Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 
  • Hasiera
  • Berriak
  • Lonely Planetek gaztelaniaz argitaratu du "Bilbao y Donostia, de cerca" izeneko gida

Ezagutu Euskadi

Berriak

Lonely Planetek gaztelaniaz argitaratu du "Bilbao y Donostia, de cerca" izeneko gida

  • Donostia
    Donostia
  • Bilbao
    Bilbao
2016/03/01
Lonely Planetek gaztelaniaz argitaratu du "Bilbao y Donostia, de cerca" izeneko gida
Salgai egongo da 2016ko martxotik aurrera

2015ean iragarri bezalaxe, Euskadik Bilbo eta Donostiari buruzko Lonely Planet gida bat izango du martxotik aurrera. "Bilbao y San Sebastián, de cerca" da sakelako gida honen izenburua. Stuart Butler-ek eta Duncan Garwood-ek idatzi, eta gaztelaniaz argitaratu dute. Bi hiriburuak deskribatzeaz gainera, euskal kostaldeko herrixka batzuei buruzko informazioa ere ematen du gidak. Lonely Planet munduko gida turistiko hedatuenetako eta ezagunenetako bat da. Haren sakelako argitalpenetan aholkuak eta informazio zehatza eskaintzen zaizkio bidaiariari, nork bere norakoan garrantzizko ezer gal ez dezan, diru askorik xahutu behar izan gabe.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea

Estekak

Euskadi, auzolana