Ezagutu Euskadi
Bilbok nazioartean duen erakarmena turismoaren sektore profesionalera ere iritsi da, gaur, otsailak 4, "Basque Day" egunean bilduko baita turismo arloko teknologia eta I+G+B esperientziak ezagutu eta trukatzeko. Enter 2016 biltzarreko zati den ekitaldi bat, hain zuzen. Bizkaia Aretoan bilduko dira 37 herrialdetatik datozen arlo zientifiko, akademiko eta enpresarialeko 260 profesional, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburuaren hitzetan “ikasteko eta teknologia turistikoan gure puntako enpresek egiten duten lana ere erakusteko ”. ‘Enter 2016’ biltzarrak hogeita hirugarren edizioa betetzen du Bilbon, eta IFITT (International Federation for Information Technology and Travel Tourism) erakundeak antolatua da. Azken urteetako egoitzak hauek izan dira: Lugano (Suitza) eta Dublin (Irlanda). Joan den urtean Bilbok 813.353 bisitari hartu zituen, 2014. urtean baino % 9,6 sarrera gehiago. Bizkaia Aretoa Bilboko hiri eraberritzeak izan duen eraikin enblematikoenetako bat da, Álvaro Siza Pritzker arkitektura saridunaren lana.